Prozesuaren mugarri nagusia izango da tresna hau. Eskualdeko 50 herritarri eskatuko diegu energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak garatzeko gomendio-sorta bat osatzea.
Bost saiotan zehar, ezagutza jasoko dute eta baita proposamenak lantzeko laguntza ere.
Nola?
abuztuko azken astean
Aldez aurretik zozketa zibikoaz aukeratutako Debagoieneko hainbat herritarrek, Herritarren Batzarreko kide izateko gonbidapena jasoko dute postaz.
15 eguneko epea
Baiezkoa ematea erabakitzen dutenen artean, bigarren zozketa bat egingo dugu 50 kideko taldea osatzeko. Pertsona hauek 5 lan-saiotan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute.
urriak 18 eta 25
Herritarren Batzarra osatzen duten kideek informazioa jasoko dute hainbat adituren eskutik gaian kokatu eta galderari erantzuteko behar duten ezagutza biltzeko.
azaroak 8, 22 eta 29
Behin afera eta har litezkeen norabide posibleak ondo ulertu ondoren, Herritarren Batzarreko kideek gogoeta egiten hasi beharko dute.
abendua
Herritarren Batzarrak gomendio-sorta bat landuko du eta formalki aurkeztu.
2026ko lehen hiruhilekoa
Eskualdeko arlo ezberdinetako 18 eragilek konpromisoa hartu dute herritarrengandik jasoko dituzten gomendioei bide emateko. Horretarako, hauek elkarrekin sakon aztertu eta horiei erantzuteko soluzioak adostasunetik eraikitzeko prozesua egingo dute.
Erantzun beharreko galdera
Bost saiotan zehar, ezagutza jasoko dute eta baita proposamenak lantzeko laguntza ere. Azkenik, gomendio-sorta bat osatu beharko dute eta mandatu organoaren esku utzi.
Mandatu Organoa osatzen duten sektore publiko, pribatu eta komunitarioko 18 eragileek gomendio hauei erantzuna emateko konpromisoa hartu dute.
Galdera erantzuterako garaian irizpide hauek hartu beharko dituzte kontuan Herritarren Batzarreko kideek:
- Eskualdearen ehun industrial eta bizi baldintza, eta ereduan duen inpaktua.
- Dependentzia energetiko maila.
- Energia berriztagarriek biodibertsitate eta landalurrean izan dezaketen inpaktua ahalik eta txikiena izatea.
- Ahalmen eta erantzukizunen arteko proportzionaltasuna persona, erakunde, herri eta lurralde ezberdinen artean.
Herritarren Batzarreko kideei honako galderari erantzuteko gomendio-sorta bat sortzea eskatuko diegu:
Zein ekintza edo aldaketa burutu beharko dituzte Debagoieneko tokiko eragileek energia kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien garapenerako?
