Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman nahi ditugun urratsak argitzen hasteko unea da.
HERRITARREN BATZARREAN
ZURE
IRITZIA GARRANTZITSUA DA.
Gutunazal horia jaso duzu?
Imajinatu Debagoiena osoa energia trantsizioaren afera norabide berean lantzen!
Argitzen Debagoieneko eskualde mailan energia trantsizioaren noranzkoa adosteko prozesua da. Askotariko eragile eta pertsonen inplikazioaren bidez, eskualdean eman behar dugun norantza aldaketa adosteko proposamena da.
Energia kopuru altuak erabiltzen ditugu egungo gure bizimoduan eta Lurrak dauzkan mugen gainetik bizi gara.
ERABAKIAK HARTZEN HASI
BEHAR DUGU:
- Erabiltzen dugun energia kopurua murriztu.
- Erregai fosilak gutxitu.
- Energia berriztagarria hedatu…
Norabide aldaketa bat bai, baina zein noranzkotan?
Energia eredua aldatzeko aukera ezberdinak aztertu eta norantza erabaki behar dugu orain. Norabide aldaketa hau eskualdeko eragile publiko, pribatu, komunitario eta herritarrekin ari gara lantzen.
Herritarren batzarra
Prozesuaren mugarri nagusia da tresna hau.
Debagoieneko 50 herritar aukeratu genituen zozketa bidez eta 2025eko udazkenean elkarrekin galdera bati erantzuteko gonbidapena egin genien:
Zein ekintza edo aldaketa burutu beharko dituzte Debagoieneko tokiko eragileek energia kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien garapenerako?
AZKEN BERRIAK
Debagoienean energia kontsumoa murrizteko eta berriztagarriak garatzeko Herritarren Batzarrak osatutako gomendio-sortari erantzun diote
Azaroaren 29an hamaika gomendio biltzen dituen dokumentua aurkeztu zion 50 herritarrez osatutako batzarrak Argitzen deliberazio prozesua sustatu duen 18 eragilek osatutako Mandatu Organoari. Sei hilabete ...
Uztailaren 9an gomendio-sortari erantzun formala emango dio Mandatu-Organoak
Argitzen deliberazio prozesuko Herritarren Batzarrak —ausaz aukeratutako Debagoieneko 50 herritarrek osatutakoak— hamaika gomendio egin zizkion Mandatu Organoari (sektore publiko, pribatu eta komunitarioko 18 eragilek osatutakoari) ...
Debagoienean energia kontsumoa murrizteko eta berriztagarriak garatzeko gomendio-sorta aurkeztu du Herritarren Batzarrak
11 gomendio biltzen dituen dokumentua aurkeztu dio 50 herritarrez osatutako batzarrak Argitzen deliberazio prozesua sustatu duen 18 eragilek osatutako Mandatu Organoari. Bertan, besteak beste, instalazio ...







