Ezagutu ezazu Argitzen prozesuaren baitan egiten ari garen ibilbidea
Argitzen prozesuaren inguruko berriak jaso nahi badituzu, idatzi mezu bat info@argitzen.eus helbidera.
2025-07-22
Mandatu Organoko hainbat eragilek prozesua babesteko arrazoiak azaldu dizkigute
Askotariko eragile eta pertsonen inplikazioa eskatzen du Argitzen gogoeta partekaturako prozesuak eta bere sustatzaile eta erabakigune nagusia da Mandatu Organoa. Bertan ordezkatuta daude sektore publiko, pribatu eta komunitarioko 18 eragile.
Irakurri berria.
2025-05-28
Argitzen aurkeztu dugu Arantzazun
Debagoieneko energia trantsizioaren norabidea adosteko herritar eta eragileen arteko prozesua aurkeztu dugu publikoki.
Irakurri aurkezpenaren inguruko berria.
2024ko abendua
Mandatu Organoa eratu da
2024ko abenduan prozesu honen sustatzaile izango den Mandatu Organoa eratu da. Sustapen lanaz gain, prozesuko erabakigune nagusia izango da eta jasoko dituen gomendioei erantzuna emateko konpromisoa hartu du. Sektore publiko, pribatu eta komunitarioko 18 eragilek osatzen dute:
- Antzuolako Udala
- Aramaioko Udala
- Aretxabaletako Udala
- Arrasateko Udala
- Bergarako Udala
- Elgetako Udala
- Eskoriatzako Udala
- Leintz Gatzagako Udala
- Oñatiko Udala
- Deba Garaia landa garapena
- Ekiola
- Berener
- Ixotzen
- Esnargi
- Tantai
- Goiener
- Fagor
- Enpresare
2024ko abendua
Deliberazio prozesua burutu aurretiko fasea amaitu da eta hainbat adostasun lortu dira
2024ko abendutik lanean aritu dira eskualdeko udal ordezkariak eta bestelako eragileak, lankidetzazko gobernantzan.
Deliberazio prozesua egitea erabaki dute eta baita prozesuaren helburuak eta printzipioak ere. Honako helburuak ezarri dizkiote prozesuari.
- Energiaren alorrean helburu amankomunak ezartzea kontsentsu zabalen bitartez, eta egiteko modu berri bat abiatzea.
- Debagoieneko eskualdean herritar eta eragileak ahalduntzea, energiaren aferan beren ardurak hartuz.
Honako galdera adostu da deliberazio prozesurako:
“Zein ekintza edo aldaketa burutu beharko dituzte Debagoieneko tokiko eragileek energia kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien garapenerako?”.
2023ko iraila
Debagoiena 2030 sareak eskualdean energia trantsizioaren inguruan adostasunak lantzeko prozesu bat abiatzeko proposamena egin du
Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sarearen (D2030) Gobernu Batzordeak, eskualdean eta energia trantsizioaren eremuan, deliberazio prozesua abiatzeko proposamena egin du, honako arrazoiengatik:
- Energia, eskualdearen etorkizuneko bizigarritasunaren oinarri bat delako.
- Arlo ezberdinetako eragile eta herritarrei eragiten dielako.
- Eskualdearen etorkizuna baldintzatuko duten erabaki estrategikoak hartu beharrean gaudelako.
- Aurreko aipu guztien inguruan, eskualde mailako elkarrizketa eta lanketa bideratzeko deliberazio prozesu bat abiatzea, tresna egokia delako.
Prozesu hau lankidetzazko gobernantzatik bultzatzea proposatu da, arazo konplexu bati lankidetza publiko-pribatu-komunitarioaren bidetik erantzuna emateko xedez. Beraz, prozesuaren bultzatzailea ez da eremu publikoa soilik izango.