Zer da Argitzen?

2023an D2030 sareak eskualdean energia trantsizioaren inguruan adostasunak lantzeko prozesu bat abiatzeko proposamena egin zuen. Honen ondorio da Argitzen. Hemen ikus ditzakezu orain arte emandako urratsak.

Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman nahi ditugun urratsak argitzen hastera goaz!

Zergatik?

Nola?

Askotariko eragile eta pertsonen inplikazioa beharrezkoa izango da hausnarketa partekatu hau egiteko.
Egiteko moduek garrantzi handia dute Argitzen prozesuan:

Mandatu organoa

Gogoeta partekaturako prozesu honen sustatzaile eta erabakigune nagusia da, eta berea da gomendioei erantzuna emateko ardura. Herritarren Batzarraren eskutik jasoko duten gomendio-sorta sakon aztertu eta gomendioei erantzuteko soluzioak adostasunetik eraikitzeko prozesua egingo dute.

Sektore publiko, pribatu eta komunitarioko 18 eragilek osatzen dute eta prozesua bideratzen ari dira, lankidetzan.

2023an D2030 sareak eskualdean energia trantsizioaren inguruan adostasunak lantzeko prozesu bat abiatzeko proposamena egin zuen. 2024ko apirilera bitarte aurretiko fase bat garatu da prozesuaren oinarriak ezartzeko eta bertatik eratu da Argitzen prozesuaren ardura hartu duen talde sustatzaile hau, lankidetza publiko-pribatu-komunitarioa oinarrian duena.

Scroll to Top