Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman nahi ditugun urratsak argitzen hasteko unea da.

Imajinatu Debagoiena osoa energia trantsizioaren afera norabide berean lantzen!

Argitzen Debagoieneko eskualde mailan energia trantsizioaren noranzkoa adosteko prozesua da. Askotariko eragile eta pertsonen inplikazioaren bidez, eskualdean eman behar dugun norantza aldaketa adosteko proposamena da.

Energia kopuru altuak erabiltzen ditugu egungo gure bizimoduan eta Lurrak dauzkan mugen gainetik bizi gara.

ERABAKIAK HARTZEN HASI
BEHAR DUGU:

  • Erabiltzen dugun energia kopurua murriztu.
  • Erregai fosilak gutxitu.
  • Energia berriztagarria hedatu…

Norabide aldaketa bat bai, baina zein noranzkotan?

Energia eredua aldatzeko aukera ezberdinak aztertu eta norantza erabaki behar dugu orain. Norabide aldaketa hau eskualdeko eragile publiko, pribatu, komunitario eta herritarrekin ari gara lantzen.

Herritarren batzarra

Prozesuaren mugarri nagusia izango da tresna hau.
Debagoieneko 50 herritar aukeratuko ditugu zozketa bidez eta 2025eko udazkenean elkarrekin galdera bati erantzuteko gonbidapena egingo diegu:

Zein ekintza edo aldaketa burutu beharko dituzte Debagoieneko tokiko eragileek energia kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien garapenerako?

AZKEN BERRIAK

Argitzen prozesuko Mandatu Organoaren argazkia, 2025eko maiatzaren 28an Arantzazun egindako aurkezpenean

Argitzen, Debagoieneko energia trantsizioaren norabidea adosteko herritar eta eragileen arteko prozesua, aurkeztu dugu

Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman beharreko urratsak adostu eta gauzatzeko deliberazio prozesua aurkeztu dugu gaur Arantzazun. Askotariko eragile eta pertsonen inplikazioaren bidez, eskualde mailan eman ...
Scroll to Top